Zure webgunea neurrira diseinatuko dugu, Interneten egon zaitezen eta bezero gehiagorengana iritsi ahal izan zaitezen.
Elkar ezagutuko dugu: zurekin hitz egitera joango gara, zu ezagutu eta zure bezeroekin konektatuko zaituen online estrategia bat diseinatu ahal izateko.
Plana: zuk bezeroez dakizuna jarriko duzu eta guk Interneti eta SEOri buruz dakiguna, eta, hortik abiatuta, zure webgune berrirako egitura eta zure webgunea Interneteko bilatzaile nagusietan posizionatzen lagunduko diguten gako-hitzak aukeratuko ditugu.
Testuak: SEO estrategia zehaztuta, zure marka merkatuan posizionatzeko testu optimizatuak idatziko ditugu.
Argazkiak: zure produktuen, instalazioen edo bezeroei erakutsi nahi diezunaren argazki profesionalak aterako ditugu.
Zure irudia: zure enpresaren irudia eguneratuko dugu, edota zuzenean sortuko dugu Interneterako identitate korporatibo berri bat: logotipoa eta online identitatea.
Diseinua: zure webgunea neurrira diseinatuko dugu sortutako material guztiarekin, eta programatu aurretik ikusi ahal izango duzu.
Programazioa: emaitza ikusten duzunean, eta ados bazaude, zure webgune berria azken erabilgarritasun-estandarren arabera programatuko dugu, edozein gailutan ongi ikus dadin.
Zerbitzaria: lan guztia Interneten irisgarri egon dadin, domeinu bat, hosting bat eta segurtasun-ziurtagiri bat (SSL) kontratatuko ditugu gutxienez 12 hilabetean.
Formakuntza: zure webgune berria erabiltzeko eta zure bezeroei arreta emateko jakin beharreko guztia azalduko dizugu.