Sarearen errendimendua handituko duen tresna iraultzaile bat; orrietara atzitzea kontrolatuz, nabigazioan segurtasuna emanez eta ordezkaritzak azkar, seguru eta modu fidagarrian bateratuz.
VPN
VPNko zerbitzua baduzu, ordezkaritzak lotu ahal izango dituzu edo, Internet bidez, munduko edozein lekutatik zure bulegoan sartu ahal izango zara. Abantaila nagusia datuen integritatea, konfidentzialtasuna eta segurtasuna da, urrutiko bi lekuren artean tunel bat sortzen delako; izan ere, identitateen ordezpena eragotziko duten ziurtagiri bereziak sortzen ditu.
Edukiak filtratzea
Ikusi nahi dituzun web-orriak kategorien edo zerrenda beltzen arabera filtratzen ditu. Literalki P2P trafikoa murrizten eta blokeatzen du eta, zuzenean, Interneteko artxibotatik deskargatzen du. Interneteko konexioaren abiadura moteltzen duten artxiboak trukatzeko programak ere blokea ditzake. Gailu hau bereziki eraginkorra da web-orriak edo sare sozialak —Facebook, Twitter, Youtube,...—, instanteko mezularitza — Whatsapp, Skype,...— eta Internet bidez atera behar duen edozein motatako software blokeatzeko.
Firewall
Firewall edo suebaki bat ezinbesteko elementua da LAN sare batean; Interneten eta zure enpresaren arteko horma bat da. Saretik transmititzen den informazio guztia monitorizatzen du, baimenik gabe sartzeko edozein saiaketa erregistratuz eta eragotziz.
IDS
Hacker-en erasoak hauteman eta neutralizatzen ditu. Gure sare informatikoan edozein intrusio anonimo ukatzen du. Firewall batez osatutako IDSa oso tresna indartsua da, IDSaren adimena eta firewall baten blokeatzeko ahalmena batzen direlako. Paketeek derrigorrez bertatik igaro behar dutenez, sarean sartu aurretik blokea daitezke.