Merkataritza elektronikoa


Zure online denda neurrira diseinatuko dugu zure bezeroekin konektatu ahal zaitezen eta zure produktuak zuzenean Interneten saldu ahal izan ditzazun.

  1. Elkar ezagutuko dugu: zurekin hitz egitera joango gara, zu ezagutu eta zure bezeroekin konektatuko zaituen online estrategia bat diseinatu ahal izateko.
  2. Plana: zuk bezeroez dakizuna jarriko duzu eta guk Interneti eta SEOri buruz dakiguna, eta, hortik abiatuta, zure webgune berrirako egitura eta zure webgunea Interneteko bilatzaile nagusietan posizionatzen lagunduko diguten gako-hitzak aukeratuko ditugu.
  3. Testuak: SEO estrategia zehaztuta, zure marka merkatuan posizionatzeko testu optimizatuak idatziko ditugu.
  4. Argazkiak: zure produktuen argazki profesionalak aterako ditugu zure online katalogoa osatzeko.
  5. Zure irudia: zure enpresaren irudia eguneratuko dugu, edota zuzenean sortuko dugu Interneterako identitate korporatibo berri bat: logotipoa eta online identitatea.
  6. Diseinua: zure webgunea neurrira diseinatuko dugu sortutako material guztiarekin, eta programatu aurretik ikusi ahal izango duzu.
  7. Programazioa: emaitza ikusten duzunean, eta ados bazaude, zure webgune berria azken erabilgarritasun-estandarren arabera programatuko dugu, edozein gailutan ongi ikus dadin.
  8. Online katalogoa: zure online dendako produktu eta kategoria guztiak sortuko ditugu, ustekabekorik izan ez dadin.
  9. Ordainketa telematikoak: online salmentako ET sistema bat aukeratzen lagunduko dizugu, eta zure online dendako ordainketak beti seguruak izateko konfiguratuko dugu.
  10. Garraiolariak: garraiolariak aukeratzen eta pisuak eta kostuak antolatzen lagunduko dizugu.
  11. Zerbitzaria: lan guztia Interneten irisgarri egon dadin, domeinu bat, hosting bat eta segurtasun-ziurtagiri bat (SSL) kontratatuko ditugu gutxienez 12 hilabetean.
  12. Formakuntza: zure online denda erabiltzeko eta bezeroei arreta emateko jakin behar duzun guztia azalduko dizugu: eskabideen kudeaketa, fakturak eta albaranak egitea, bezeroak kudeatzea, produktuak kudeatzea, itzulketak…

Aurrekontua eskatu

Jarri harremanetan gure taldearekin eta zure proiektuarekin bat datorren proposamen bat egingo dugu

NOLA ESKATZEN DUT KIT DIGITALA LAGUNTZA?

Baldintzak kontsultatu, eta betetzen badituzu, hiru bide dituzu eskabidea egiteko:

Acelera Pyme-n erregistroa

Sartu Acelera Pyme-ra eta erregistratu eremu pribatuan

Autodiagnostiko-testa

Osatu Acelera Pyme enpresaren heldutasun digitalaren autodiagnostiko-testa

Jarri harremanetan Xare Sistemas-ekin

Idatz iezaguzu mezu elektroniko bat inprimaki honen bidez edo deitu 943 21 44 38 telefonora.

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa