Merkataritza elektronikoa - e commerce


Zure produktuak Interneten salgai jarri nahi badituzu, horretarako modu aproposena — azkarrena, errazena eta seguruena— aurkitzen lagunduko dizugu.

Produktuak Internet bidez saltzeko tresna asko daude, indartsuak eta hamaika aukera eskaintzen dutenak, baina ez dira zertan zure beharretara egokituko; guk haiek ezagutzen ditugu eta zuri komeni zaizuna aurkitzen lagundu ahal izango dizugu. Eta tresna aproposik ez badago, zure neurrira sortuko dugu bat, behar ez duzuna baztertuz eta guztia sinplifikatuz, denbora alferrik ez galtzeko.

Zure negozioa 24 ordu zabalik.
Zenbat kostatuko litzaizuke zure negozioa urte osoan eguneko 24 orduak irekita edukitzea? Online denda bat edukiz, oso gutxi. Online denda edukitzeak duen abantaila nagusietako bat da egun osoan zurearen antzeko negozioekin lehiatzeko aukera.
Gastuak murriztea.
Online denda batekin gastuak txikiak izango dira, eta bezeroari arreta ona emateaz eta eskaerak zuzen bidaltzeaz baino ez zara arduratu behar.
Bezeroa hobeto aztertu.
Online denden eta web-analitikaren bitartez, gure bezeroaren lehentasunak estatistika-moduan ezagutu ahal izango ditugu, aipatutako bezero horri gure produktu onenak eman ahal izateko.
Mundu guztan saldu.
Ez dauka muga geografikorik. Zure online dendaren bitartez, mundu osoan saldu dezakezu eta, hiri batean ez bezala, saltzeko zonak ez daude mugatuta.
Mugarik gabe.
Produktu ona baduzu, oso salmenta onak izango dituzu. Hala da, produktu bat gustukoa denean eta jendeak estimatzen duenean, zure negozioa gomendatuko dute eta denda fisiko bat baino askoz ere gehiago zabaldu ahal izango da.
Azkartasuna eskaeretan.
Zure online denarekin, eskaera bat egin dutenean bakarrik egin beharko duzu lan. Eskaera bezeroak berak egiten du ,eta zu zuzen ordaindu duela egiaztatzeaz eta ondoren igortzeaz baino ez zara arduratuko.
Ez dugu stock-a edukitzeko beharrik
Gure banatzaileak ondo aukeratzen baditugu, ez dugu stock-a aldez aurretik erosi beharrik izango in situ bezeroari zerbitzatzeko. Stock-aren erosketaren kostuak bezeroak ordainketa egin digun arte murrizteko aukera izango dugu.
Internet bidezko erosketa gehiago.
Egunez egun gero eta pertsona gehiagok erosten dute online dendatan, hau da, Internet bidez. Denbora da kontsumitzaileak erosketa bat erraz eta modu intuitiboan erostera bultzatzen duten faktore nagusietako bat, merkataritza-gunera joan beharrik gabe.
Konfidantza
Interneten saltzen gero eta beranduago hasi, orduan eta gehiago kostatuko zaizu zure lehiakideen parera iristen, zure bezeroak aztertzen eta konfiantzako denda bat edukitzeko marka sortzen.
Inbertsioa
Arrazoi onena inbertsioa da. Denda fisiko bat muntatzeko inbertsio handia egin behar da. Xarekin inbertsio txikia egin beharko duzu.