Jada ez dago programatzen jakin beharrik zure webgunean edozein atal sortzeko edo eguneratzeko. Gure web-orrien bitartez, klik egitea eta Word batean idaztea bezain erraza izango da. Azkarra eta zailtasunik gabe.
Sistema modularra
Gure online-sorkuntzen baloreek, beti, oinarrizko eta funtsezko bi printzipiori erantzuten diete: erraztasuna eta eraginkortasuna. Edonori webgunean edo atari korporatibo batean beharrezko aldaketak erraz egiteko aukera ematen dion sistema bat sortu dugu: testu batean aldaketak egin eta argazki baten ordez beste bat ipini, atal berriak sortu, segurtasun-kopiak egin, hizkuntza berriak erantsi, erabiltzaile batzuentzako gune jakin baterako sarbidea kudeatu edo webgunearen beraren posizionamendua hobetuko duten parametroak definitu.
Gure sistema modularra denez, zure online-abentura hasteko behar duzuna aukera dezakezu eta, aurrerago, beste premia batzuk dituzunean, zure aukerak handitu ditzakezu modulu berriekin (berrien buletina, mailing-modulua, produktuen katalogoa, online promozioak, online-ordainketak, artxiboen estranet, bezeroentzako atala). Xaren Interneteko berrikuntzetara egokitzen diren eta, zerotik hasi beharrik gabe, zure webgunera erantsi ditzakezun modulu berriak garatzen jarraitzen dugu. Era horretan, ez zara inoiz zaharkituta geratuko eta zure web-orria inbertsio txiki bat eginez egokitu ahal izango duzu.
Berrien modulua – Blog
Modulu honen bitartez, zure web-orrian berrikuntzak blog bat balitz bezala idatzi ahal izango dituzu, baina zure web-orrian erabat integratua egongo da. Berri bat idatzi dezakezu eta une horretan bertan argitaratu edo osatu arte uztea eta aurrerago argitaratzea erabaki dezakezu. Era horretan, berriak lankide gehiagoren artean idazteko aukera egongo da.
Zuk idatzitako berria argitaratzen denean, berri hori sare sozial nagusietan (facebook, twitter, linkedin) eta zure negoziorako egokiak iruditzen zaizkizunetan partekatu ahal izango da. Honako hau erabilera anitzeko modulua da, oinarri bakar batekin zuk argitaratzea behar duzunera (berriak, promozioak, eskaintzak, blog integratua) bideratu eta egokitu dezakegulako.
Buletin informatiboa edo Mailing-eko modulua
Berrien moduluari oso lotua, modulu honek zure bezeroen harremanetarako datu-base bat sortzeko aukera ematen dizu. Datu horiek taldetan antola ditzakezu bezero bakoitzarengana modurik aproposenean zuzendu ahal izateko. Zure webguneko erabiltzaileak, nahi badute, zure enpresaren berrien buletin publikora harpidetu ahal izango dira. Berrien buletina publikoa edo pribatuagoa izan daiteke. Kasu horretan posta-kontu zehatzez osatutako zerrenda batera murriztu daiteke. Berri pribatuen talde baterako kontu bat erregistratzeko zure baimena eta balioztatzea beharko dira.
Funtzionamendua erraza da; berri bat sortzen duzunean eta taldeetakoren batean argitaratzea erabakitzen duzunean, aukeratutako taldeko bezeroek email bat jasoko dute berriaren aurrerapenarekin eta zure enpresaren webgunera bideratuko dituen esteka batekin, bertan informazio zabalagoa ezagutzeko. Era horretan, eta klik bakar batekin, web 2.0 teknologiaren bitartez sarean informazioa zabaltzeko garaian erraztasuna eta moldakortasuna indartzen ari gara, online erreputazioa, social-media erreputazioa eta web-posizionamendua hobetuz.
Artxiboen Estranet edo Modulua
Zure webguneko erabiltzaileek artxiboak (eskuliburuak, aurkezpenak, planonak, bideoak,…) deskargatu ahal izateko atal bat eduki nahi baduzu, modulu hau oso baliagarria gertatuko zaizu. Modulu honen bitartez espazio publiko edo pribatu bat sortu ahal izango dugu. Bertan edozein motatako artxiboak igo ahal izango ditugu zure bezeroek deskargatzeko.
Gune pribatu bat sortzeko aukera izango duzu. Bertan, zure bezeroak sartu ahal izango dira erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bitartez. Halaber, bezero horietako bakoitzari beretzako egokia iruditzen zaizun informazioa eskuratzeko aukera emango diozu. Horrela, zure bezero bakoitzarekin informazio publikoa edo pribatua partekatu ahal izango duzu, FTP bezero bat balitz bezala baina zure webgunean erabat integratua. Modu horretan, bezeroekin tratua eta komunikazioa erraztuko duzu, ez zuk eta ez zure bezeroek aparteko programa bat instalatzeko beharrik gabe.
Produktuen katalogoa
Modulu honen bidez zure webgunean zure produktuen katalogoa eransteko aukera izango duzu, behar dituzun erreferentzien kopurua edozein izanik. Produktu-arloak sortu ahal izango dituzu taldekatzeko. Era horretan, erabiltzaileek errazago nabigatuko dute zure katalogoan. Produktuei buruzko informazioa ere zabaldu ahal izango duzu, ezaugarriak —neurriak, koloreak, materialak— erantsiz. Era horretan ez duzu produktu bat bikoiztu beharrik izango, denbora aurreztuko duzu eta erabiltzaileek errazago nabigatuko dute.