Proiektu berria: Haizelur
Egindako web lanak

Gipuzkoako industria-sektoreko mekanizazio-enpresa den Haizelur webgunearen diseinua

 

Industria-sektorean dugun esperientzia luzeak eta diziplina anitzeko talde batek Haizelur bezalako proiektuei berme osoz aurre egiteko aukera ematen digute. Lau hamarkada baino gehiago eman ditu mekanizazio planopean, eta egoitza Itziarren duen enpresa hau euskal industria-ehunaren historiaren parte da.

 

Haizelurrekoa modu integralean jorratzen dugun proiektu horietako bat da, eta irtenbide oso bat eskaintzen diogu web diseinuari, irudi korporatiboari, argazkigintzari eta bideo profesionalari dagokienez. Lehenengo azterketa-fasearen ondoren, bezeroari proiektuaren beharretara egokitutako jarduketa-plan bat proposatu genion.

 

 

Diseinu eta irudi profesionala

 

Jorratzen dugun edozein proiektutan marka-irudiak duen garrantzia azpimarratu behar da. Hasierako fase gisa, gure diseinu grafikoko taldeak Haizelur markaren nortasun berria landu zuen. Marka industrialaren diseinuan dugun esperientzia funtsezkoa da zenbait helburu lortzeko orduan. Funtsean, enpresaren izaerak eta haren balioek marka berriaren isla fidela izaten jarraitzea, eta, aldi berean, estilo modernoa eta abangoardiakoa izatea diseinuan.

 

Marka berria lantzeaz gain, edozein proiekturen nortasun korporatiboan garrantzitsuak eta eraba-kigarriak diren xehetasunak ere zaintzen ditugu Xaren. Horrek esan nahi du gure diseinu grafikoko taldeak argazkigintzako profesionalekin batera lan egingo duela, irudi homogeneoa eta beti nora-bide berean lortzeko. Horrela, Haizelurren webgune berria jantziko duten eduki grafikoak zaintzen ditugu. Proiektua dimentsionatzen eta markaren balioa azpimarratzen laguntzen duten bideo eta argazki profesionalak.

 

Neurrira egindako web industrialaren diseinua

 

Web industrialaren diseinuan egin dugun ibilbide luzeak Haizelur bezalako proiektuekin dugun esperientzia bermatzen du. Enpresaren beharren aurretiazko azterketa bat abiapuntu hartuta, Xaren proiektu bakoitzerako plan pertsonalizatua egiten dugu, fase desberdinekin, web-diseinuak eta -garapenak bezeroaren gogobetetzea berma dezan.

 

Edozein proiekturen online presentzia hobetzeak eta optimizatzeak web-diseinuan azalduko diren edukien lan antolatu eta arduratsua eskatzen du. Web posizionamenduan aditua den gure taldeak edukiak idazteaz arduratzen diren profesionalekin batera lan egiten du, azkenean webgunean ber-tan erakusten den emaitza optimizatzeko. Lan horren helburua da markaren balioekiko leialak di-ren edukiak sortzea eta, aldi berean, Interneten duen posizionamendua hobetzea.

 

Azken fase batean, web diseinuko eta garapeneko taldea webguneko eduki guztiak maketatzeaz arduratzen da, emaitza ezin hobea lortzeko eta enpresaren online presentzia hobetzeko.

 

Zure negozioaren irudia eta webgunea berritzea pentsatzen ari zara? Industria sektorerako web diseinuan adituak gara Xaren. Industria-sektorearentzat lanean emandako hainbat urtetako espe-rientziak bermatzen du gure lana. Jarri harremanetan gure taldearekin eta neurrira egindako konponbideekin lagunduko dizugu.

 

Contacto

 

Newsletter


Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa