
Trantsizio digitalerako inbertsioak
Lanbidek Euskal Autonomia Erkidegoan, "Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintza eta mikroenpresak" programa jarri du martxan Euskadiko mikroenpresentzat. Langile autonomoa bazara edo mikroenpresa bateko kide bazara, laguntza hau interesgarria izan daiteke. 5.000 €arte proiektuko, trantsizio digitalerako inbertsioak finantzatzeko.
Zer dago zure enpresaren trantsizio digitalerako laguntza honen barne?
- Informatika-tresneria, informatika-aplikazioak eta softwarea.
- Hari gabeko konektibitatea hedatzeko edo hobetzeko inbertsioak.
- Enpresa digitalizatzeko soluzio teknologikoak ezartzea.
Laguntza jasotzeko baldintzak
- Inbertsioak 2021eko urtarrilaren 1etik diru-laguntza aurkezten den egunera bitartean egin eta ordaindu behar dira.
- Inbertsioen gutxieneko zenbatekoak 600 eurokoa edo gehiagokoa izan behar du, BEZik gabe.
- Hirugarren ezinbesteko baldintza: enpresak enpleguari eutsi beharko dio emakidaren aldeko ebazpena jakinarazi eta hurrengo 6 hilabeteetan.
Baldintzak betetzen badituzu eta laguntza hori jasotzeko aukera izatea interesatzen bazaizu, jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta zure enpresaren edo proiektuaren trantsizio digitalerako neurriko plan batekin lagunduko dizugu.