Aurten, Xarek Mutriku Futbol Taldeko Benjaminen taldea babestuko du. Lehenengoko aldiz parte hartu eta laguntzen saiatuko gera gure gazteei balore onak erakusten. Aupa Gazteak, aupa kirola!!!
Aurten, Xarek Mutriku Futbol Taldeko Benjaminen taldea babestuko du. Lehenengoko aldiz parte hartu eta laguntzen saiatuko gera gure gazteei balore onak erakusten. Aupa Gazteak, aupa kirola!!!
2024-an bukatzen da Kit Digitalaren eskaeraren epea, eta zure enpresa hobetzeko erabil zenezakeen 12000€-ko diru sarrera baten aukera galdu zenezake eskatzen ez baduzu.
Gurekin harremanetan jarri eta diru laguntza eskatu eta kudeatzen lagunduko dizugu.
Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiogu gure bezero onenetako bati MFTko neskei babesa emateagatik. Plazer haundi bat da entzun eta ulertzen zaituzten "pertsonekin" lan egitea. Badirudi galtzeko arriskuan dagoen espezie bat garela:
Aitorrek ez zidan esaldia bukatzen ere utzi... "Aitor, mesedez, donatio bat egin zenezake..." eta bere erantzuna berehalakoa izan zen: "Bai! Ez ditugu Mutrikuko neskak babesik gabe utziko!!"
Eskerrik asko Aitor zaren bezalakoa zarelako, lehen esan dudan bezala, gustua ematen du enpresa-munduan giza balioak eta sentimenduak lehenesten dituzten pertsonak aurkitzeak, ekonomikoaren aurretik, entregatzeko epe baten aurretik eta abar.
Kit digitalaren onarketa 6 hilabete iraun dezake, horregatik lehenbailehen erregistroa egitea garrantzitsua da proiektua martxan jar dadin.
Eskaera hurrengo hiru pausoak dira:
Testak bete ondoren empresa mota eta langile kopuruaren arabera, empresaren ziurtatu agiri egokia eskatu behar da.
Xaren esperientzi zabal bat daukagu Kit Digitalen proiektuekin. Bestelako laguntzarik beharko bazenuke gurekin harremanetan jar zaitezke.
Kit Digitala Ondare Komunitateri, merkataritza-edo lanbide-helburua duten Sozietate Zibilei eta jabetza partekatuko nekazaritza-ustiategiei luzatu egiten da! Enpresen proiektuen digitalizazioa sustatzera bideratutako dirulaguntza-lerro bat da, edozein izanik ere sektorea edo sozietate-mota
Komunitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 12.000 eurokoa da, sozietateko tamainaren arabera. Laguntza emateko hiru talde bereizten dira:
Xarerekin lan egiteko bonu digitala eskatzea oso erraza da, esteka honetan sartuta, aukeratu gure izen soziala Dator Computing S.Coop. eta jarraitu zure bonua eskatzeko behar diren urratsak.
Dirulaguntza-honek 2024 eko bukaera harte eskatu daiteke. Zertifikazio digitala beharrezkoa da eta 100.000.000 € eko laguntza lerroa onartu egin da.
Era berean, digitalizazioa bultzatzeko laguntza-lerro hau eskuratzen duten gizarteek jakinarazten denetik 6 hilabeteko epean mantendu beharko dute enplegua.
Digitalizaziorako laguntza-lerro honek zure proiektuarentzako edo komunitatearen soluzio-sorta zabala estaltzen du.
Zure enpresarentzat edo proiektuarentzat zerbitzu informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea kontratatzea.
Zibersegurtasun soluzioak; sarearen monitorizazioa, barneko auditoria, mehatxuak hautematea edo urruneko backup soluzioak edo Software as a Service, besteak beste.
Zure proiektuaren hari gabeko konektibitatea hobetzeko inbertsioak.
Soluzio teknologikoak ezartzea zure enpresaren digitalizazioan aurrera egiteko, hala nola: hodeiko biltegiratzea, kobrantza eta ordainketa segurua edo fakturazio elektronikorako soluzioak (TicketBAI – TBAIrako softwarea barne), besteak beste.
Webguneak eta online dendak / ecommerce soluzioak sortzea eta garatzea.
Xarek neurri-neurriko planekin lagunduko dizu zure proiektuaren edo komunitatearen digitalizazioa bultzatzeko. Jar zaitez gure lantaldearekin harremanetan, eta Kit Digitala programako dirulaguntza-planean jasotako soluzio digitalekin lagunduko dizugu.
Jakin nahi al duzu zure enpresak edo proiektuak betetzen dituen Kit Digitala programako laguntzak eskuratzeko baldintzak? Kontsultatu hemen web, ecommerce eta sare sozialekin zerikusia duten soluzioen bidez zure proiektua bultzatzeko dirulaguntza eskuratu dezakezun. Hobetu zure enpresaren Interneteko presentzia!
Bere digitalizazioa haunditu nahi duten tamaina erdiko enpresentzat, 2024-tik aurrera 50 langile baino gehiago duten atala irekitzen da, 250 langile harte, 29.000€ euroko diru laguntzaraino iritsi daitekeena.
Laguntza honek aukera anitzetan erabili daiteke, zure enpresaren behar ezberdinak betetzeko: webgunea sortu edo berritu, webgune horren SEO posizionamentua hobetu, online denda bat sortu zure webgunean, sare sozialak kudeatu edo zibersegurtasuna hobetu adibidez. Alderdi guzti hauek zure enpresa interneten bultzatu dezake, gaur egungo merkatu globalean lehiatzeko laguntzen.
Gainera, tarte honetan dauden enpresek, hau da, 50 eta 249 langile hartean dauzkaten enpresek, alderdi anitzetara aldi berean hobetu dezakete, kit digitalaren laguntza 29.000€ iristen bai da.
Kit digitalaren onarketa 6 hilabete iraun dezake, horregatik lehenbailehen erregistroa egitea garrantzitsua da proiektua martxan jar dadin.
Eskaera hurrengo hiru pausoak dira:
Testa bete ondoren, 2024 eko deialdira itsaron behar dugu, eta argitaratu eta gero ziurtagiri digitala eskatu behar dugu.
Xarerekin lan egiteko bonu digitala eskatzea oso erraza da, esteka honetan sartuta, aukeratu gure izen soziala Dator Computing S.Coop. eta jarraitu zure bonua eskatzeko behar diren urratsak.
Xaren gogoz hartzen ditugu erronka berri bat suposatzen duen proiektuak, nahiz eta gure espezialitatean ez egon, hau da sektore industrialeko webguneak. Gaur mota honetako proiektu bat aurkezten dizuegu, Basque Cool Tour, artisau-gaztandegi bat bere enpresa handitu egin dute tour gidatuak eginez, bere esperientzia gastronomikoa eskaintzen du artisau moduan egindako jakiekin.
Bere kasua jakinarazi ziguten, eta gehiago jakiteko, gure Donostiako ofizinara gonbidatu genituen.
Gure ofizinako bileraren helburu nagusia bezeroa eta berak egiten duen aktibitatea ezagutzea da. Bere kasua, beste bezeroen bezala, bakarra eta zehatza da eta soluzio bakar eta zehatz baten beharra eskatzen du. Bezeroarekin biltzen diren taldekideek aurre planifikazio bat sortzen dute une horretan, zertan lan egin behar den gehien eta bezeroaren ikuspuntua garbi izateko, azken finean, bera da sektorean esperientzia daukan pertsona.
Planifikazio hori egin eta gero, gure marketin-eko langileak webguneko edukia sortzen hasten dira, idazle batzuen laguntzarekin, beraien bezeroei bidali behar den mezua egokia izateko eta era berdinean bere SEO posizionamendua egokia izan dadin. Argazkilari profesional batek webgunean joango diren argazkiak egiten ditu eta eduki idatziekin batera bezeroak ikusi eta onartuz gero, gure diseinatzaile eta programazio taldeari pasa egiten zaie.
Talde honek webgunearen diseinua egiten dute, enpresaren irudia kontuan izanik eta webgunea argia, atsegina eta bidali nahi den mezua kontuan izanda.
Bukatu baino lehen, berriz bezeroari erakusten zaio azken emaitza, bezeroak egindako aldaketak ikusten ditu, zerbait aldatu behar izanez gero berrikusi egiten da eta, bukatzerakoan zerbitzari batean igo egiten da.
Webguneak egiteaz gain, gure bezeroek dauzkagun zerbitzu guzti hauek dituzu eskura Xaren, gure teknikari zerbitzuen arreta, zibersegurtasunaren hobekuntza, sare sozialak bultzatzea edo marketin digitalen kanpaina bat.
Zure enpresaren alde digitalean behar dituen behar guztiekin Xarek lagundu zaiteke.
Zure enpresa interneten nola bultzatu dezakezun jakin nahi duzu? Konpromezurik gabe galdetu dezakezu hemen daukazun kontatuaren zehar.
Gaur aurkezten dugun proiektua Arrola da, labe industrialak ingeniaritzako enpresa bat, berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin sektore honetan. Bere zerbitzuak edozein sektoreko labe industrialentzako diseinua, fabrikazio, mantentze-lana, berritze eta konponketak egiten dituzte.
Gurekin harremanetan jarri ziren bere webgunea berritzeko, bere bezeroei Interneten bidez eraginkortasun handiago batekin iristeko eta enpresaren itsura bere balioekin bat gehiago egin dezan helburuarekin.
Bezeroa gurekin harremanetan jartzen den momentuan elkarrizketa bat egiteko gonbidatzen diegu. Bezeroa ezagutzea, bere ibilbidea eta esperientzia beharrezkoa da webgunearen plangintza aproposa izateko eta eskara ongi betetzeko.
Behin bilera eginda, webgunearen egiteko prozesuaren zereginekin hasten gera, alde batetik, edukien sormena egin behar da, eduki hauek SEO pozionamentuarekin laguntzeko balio du, hau da, enpresaren aktibitatearen inguruko bilaketa bat egiten den garaian enpresa errazago atera dadin. Horretarako idazle talde bat eta gure marketin taldeak elkar lan egiten dute. Testuak idazten dira, bezeroak berriz ikusten dira, bezeroaren sektoreko esperientzia eta iritzia kontuan izanda behar diren gauzak zuzendu egiten dira eta azkenik diseinu taldera bidaltzen da.
Diseinu eta programatzaileek lortutako edukiekin webaren diseinua egiten dute, eta bezeroaren bigarren berrikusketaren ondoren, webgunearen muntaketa egiten da, produktu finala eginez.
Bezeroak webguneaz aparte bestelako zerbitzu bat nahi izango balu, alderdi zehatz baten promozioa edo pertsona gehiagori iristeko marketin digitaleko kanpaina bat eskaini dezakegu. Eta edozein akats teknikorik izango baluke, Xarek bere teknikari zerbitzu propioa eskaintze du.
Produktu bat ezagutarazteko garaian alderdi guztiak kontuan hartu behar dira, aurretik daukagun esperientzia eta jadanik egindako bezeroak produktuarekiko interesa izatea, sare sozialetatik jakinaraztea, baino zerbait benetako bultzada bat emateko gaitasuna badauka hau denda online bat izango litzake.
Webgune bat izatea produktua espreski eskaintzeko abantaila ematen du produktua ezagutzerako garaian, bai jadanik zure enpresa jakiten dutenentzat baino bereziki enpresa oraindik ez dutenentzat ezagutzera emateko.
Legazpi Mekanizazioak kasu honetan, mekanizazio erreminteria diseinatu ondoren, ezagutzera emateko webgune bat eskatu digu
https://www.utillajes-legazpi.es/es/
Xaren harro gaude urte asko daukaten enpresak gurekin harremanetan jartzen direnean, sektore batean hainbesteko esperientzia daukaten enpresekin elkar lan egitea positiboa izaten da, gainera lan egiterako garaian behar dugun informazioa zehatzagoa izaten da.
Gaur Leiza S.L.-rentzat egindako webgune bat aurkezten dizuegu, mende erdi bat baino gehiago daraman enpresa bat, igotze eta garraioarentzako makinaria egiten dute. Urte horiek ematen duten esperientzia bere produktuen segurtasunaren ziurtagiri gisa balio dute, bere sektorean bereziki balioztatzen den alderdi bat, eta automobilgintzako, metalgintzako eta aeronautikako sektoretan ditu hainbat bezero.
Neurrira egindako plan bat, bere espektatiba eta sektorearentzat webgunea ondo zuzenduta dagoena, sortzeko intentzioarekin, gure bulegoetara gonbidatzen diegu, bezeroa eta bere aktibitatea gehiago ezagutzeko.
Egindako plana gure marketineko lankideei, idazle profesionalen partaidetzarekin, SEO posizionamentuarentzat zuzenduta dauden testuak idatziko dituzte, hau da, Interneten sektoreko bilakaera bat egiterako garaian webgunea errazago aurkitzeko lagunduko duten testuak. Ala ere, testu guztiak lehenengo bezeroarekin ikusi egin behar dira, bezeroari bidali nahi dion mezua bidali behar da eta.
Testuekin bezala, bezeroak webgunearentzat egiten diren maketak onartu behar ditu, maketa hauek enpresaren irudiarekiko koherentzia izan behar dituzte, baita irudi argi, profesional eta sektorearekiko egokiak izan behar dira.
Eta webgunearen sorkuntza egokia izan dadin, Xare kontratatzen duzun momentuan argazkilari profesional bat eskura uzten dugu, enpresaren webgunea ahalik eta itsura hoberena izan dadin.
Zure enpresarentzat eskaintzen ditugun zerbitzuak jakin nahi dituzu? Zerbitzu anitz eskaintzen ditugu, online kanpainetatik gertatu daiteken intzidentziak konpondu edo zure zibersegurtasuna hobetu dezaketen teknikari talde batera. Harremanetan jar zaitez konpromezurik gabe.
Gure ohiko egunean zehar pertsona edo lokal baten tratu hurbila garrantzia hartzen duen hainbat egoera ikusi ditzakegu.
Kafea gustuko duen norbaitentzat, kafetegi bat ez da prezioarengatik erabakitzen, baristaren tratua, kafearen kalitatea edo lokala atsegina izatea garrantzi haundiagoa daukate leku bat erabakitzeko garaian. Berriz etortzen diren bezeroak lokalaren esperientzia eta tratu ona aintzat hartzen dute. Era berean, kanpotik kafetegi baten bila dauden pertsonek barruko giroa erakusleihoaren bidez erabaki egiten dute.
Enpresa bat Interneten, mundu osoan eskuragarri dagoen erakustoki hura, hiri batean urte batzuk irekita pasa den kafetegi baten antzera portatzen da. Ageriko aldea, gure adibideko lokala, gure webgunearekin islatuta dago, eta bertako bezeroak ordea, nahiz eta zuzenki bere esperientzia begi bistan ez egon, iruzkinak jarri ditzake zure enpresaren zerbitzuari buruz iritziak emanez.
Esperientzia eta profesionaltasuna adierazten duen webgunea pertsona gehiago erakartzeko gaitasuna izango du. Bukaera profesionalak dituzten ehunka adibide aurkitu ditzakegu, diseinu berriak, diseinu tinkoak eta diseinu soilak, alderdi pertsonalik gabe. Baino alderdi pertsonalik gabe, hau da diseinatzaile eta enpresaren arteko lankidetzarekin bakarrik sor daiteken lanaren emaitza, enpresak ez du ezberdintzen duen balorea izango bilaketa bat egiten den momentuan agertu daiteken ehundaka webdunengandik ezberdintzeko.
Gure taldea industrian lan egiten duten sektoreentzako webguneko sorkuntzan espezializatua dago. Baina erronka berri eta eskaera ezberdinek ez digute atzera botatzen, profil ezberdin hauen sektoreak eta beraien beharrak aztertzera irekita gaude. Gaur mota honetako Xarek hartu duen erronka bat aurkezten dizuegu, Business Segurity Tool-en webgunea, zibersegurtasunaren sektoreko produktu bat, enpresa haundien sareren segurtasunaren bideratutako aplikazio bat.
Kasu honetako lehenengo berezitasuna produktu bakar batean zentratzen den webgune bat izango dela da, enpresa osoari buruz hitz egin beharrez, eta hori ongi irudikatzeko bezeroarekin biltzea beharrezkoa zen, produktuaren berezitasunak, zer den interesgarria bezeroentzako eta beste enpresetatik ezberditzen duen balio itsatsiak aztertzeko.
Lehen esandako guztia egiteko, Xareko kide batek harremanetan jartzen da bezeroarekin. Egoera guztia aztertu egiten da bezeroaren informazioa erabiliz eta beren beharren arabera planifikazio bat egiten da.
Produktua hain zehatza izanda, erabiltzaileen baimenak kudeatu eta denbora errealean egiten duen auditoretza ahalbidetzen duen programa bat, bere xede-audientziara iritsi behar da edo webguneak ez luke bere helburua behar bezala beteko. Bezeroaren eta idazle profesionalen laguntzarekin webgunearen edukiak idazten da, webgunearen edukiak mezu egokia emateko eta Interneten bilatzeko momentuan webguneak errez aurki dadin.
Idatzitako edukiak egin ondoren, gure diseinatzaileak webgunearen diseinua maketatu egiten dute, enpresaren baloreak, edo kasu honetan produktuaren, irudikatzen duen webgune bat. Bezeroarekin berriz ikusi eta berak onartu ondoren, programatzaileek webgunea bukatu egiten dute.
Zure enpresa oso zehatza da eta ezaugarri berezi horiek zure webguneak irudikatuta ikusi nahi duzu? Gurekin harremanetan jar zaitez, nahiz eta zure beharrak oso zehatzak izan, Xarek proposamenak baditu eta bion arteko esperientziarekin, zure sektore eta enpresaren behar zehatzeri moldatzen den webgune diseinu bat egin dezakegu.
Enplegaturik gabeko autonomoa bazara edo 3 langile baino gutxiagoko ETE bateko kide bazara, 2.000 euro arteko laguntza eska dezakezu zure proiektua digitalizatzeko. Joan den urritik, Kit Digitalak mikroenpresentzako eta langile autonomoentzako maila berri hau eskatzeko epea ireki du.
Laguntza hau zure mikroenpresa edo proiekturako soluzio digital sorta zabal bat estaltzean oina-rritzen da. Horrela, mikroenpresek eta autonomoek beren web orria sortzeko edo hobetzeko, onli-ne denda bat martxan jartzeko, sare sozialetan kanpainak sortzeko edo proiektuaren zibersegurta-suna hobetzeko dituzten gastuak estaltzen ditu, besteak beste.
Eskaera bakoitza 2.000 eurokoa izango da gehienez.
Si quieres solicitar el bono digital, únicamente tienes que seguir los siguientes pasos:
Bono digitala eskatzeko honako pausu hauek jarraitu behar dituzu:
Gure taldeak neurrira egindako plan batekin lagunduko dizu, laguntza horri dagokion zenbatekoa ahalik eta gehien aprobetxa dezazun. Zure enpresaren digitalizazioa bultzatzen lagunduko dizugu, zure beharretara egokitutako irtenbide profesionalen bidez.
Industria-sektorean dugun esperientzia luzeak eta diziplina anitzeko talde batek Haizelur bezalako proiektuei berme osoz aurre egiteko aukera ematen digute. Lau hamarkada baino gehiago eman ditu mekanizazio planopean, eta egoitza Itziarren duen enpresa hau euskal industria-ehunaren historiaren parte da.
Haizelurrekoa modu integralean jorratzen dugun proiektu horietako bat da, eta irtenbide oso bat eskaintzen diogu web diseinuari, irudi korporatiboari, argazkigintzari eta bideo profesionalari dagokienez. Lehenengo azterketa-fasearen ondoren, bezeroari proiektuaren beharretara egokitutako jarduketa-plan bat proposatu genion.
Ezagutzen al duzu trantsizio digitalerako laguntza-programa berria? 50 langiletik behera dituzten ETEen eta langile autonomoen proiektuen digitalizazioa sustatzera bideratutako dirulaguntza-lerro bat da, edozein izanik ere sektorea edo negozio-mota.
ETE edo langile autonomo bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 12.000 eurokoa da, enpresaren tamainaren arabera. Laguntza emateko hiru talde bereizten dira:
Newsletter
Harpidetu zaitez gure buletinera gure berrien berri izateko